Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-01-06 -- 2118.zenb

Abarrak

Bakarrik nago, eta salbatu egin nahi zaitut

Jon Torner

argazkia

Robert Neville (Will Smith) zientzialari eta militar estatubatuarra bakarrik dago New York (AEB) hirian. Bera da bizirik dagoen gizaseme bakarra. Birus beldurgarri batek New Yorkeko biztanle gehienak –eta agian mundu osokoak– hil ditu, eta bizirik geratu direnak banpiro bilakatu dira. Neville ezkutuan bizi da; egun argiz soilik ateratzen da kalera, bere txakurra lagun duela, birusak kutsatutako mutanteak lo daudenean. Bi eginbehar nagusi hartu ditu bere gain: bizirik egon daitekeen beste edozein pertsona aurkitzea eta birusa akabatu dezakeen sendagaia deskubritzea.

Egunen joan-etorriak etsigarria behar du izan protagonistarentzat. Ikuslea behintzat hala sentitzen da batzuetan. New York bezalako hiri erraldoia hutsik ikustea nahikoa ez balitz, filmaren erritmo geldoak, elkarrizketarik ezak eta gaueko eszenek etsipen hori are sakonago transmititzen dute. Baina jada esan dugu. Batzuetan lortzen du hori. I Am Legend aspergarri samarra izatera hel daiteke, akziozko eszenek, susto bat edo beste oparitu dezaketen tentsio uneek, Bob Marleyri egindako omenalditxoak –Nevilleren talde kuttunena da– eta New Yorkeko irudi bitxiek ikuslearen arreta berreskuratzea lortzen duten arren.

I am Legend filma Richard Mathesonek 1954an idatzitako izen bereko eleberria du oinarri. Egokitzapen libre samarra da, hala ere. Liburuko istorioa 1970eko Los Angeles (AEB) hirian kokaturik dago. Robert Neville da protagonista, baina beste Robert Neville bat. Nobelako protagonista lur jota dago, eta alkohola du ihesbide. Ez da ez zientzialari ez militar –birusa nola borrokatu bere kabuz ikasten du–, eta egun argiz banpiroak harrapatzen ditu. Filmeko Robert Nevillek, berriz, egunez ez ditu banpiroak ehizatzen. Eta ketchup potetxoak bai, baina alkoholdun edaririk ez du bere etxean.

Filmak, gainera, salbatzaile moduan aurkezten du protagonista. Heroia da. Giza arrazaren biziraupena bermatzeko bere burua sakrifikatzeko gai da. Nobelak, bestalde, ongiaren eta gaizkiaren inguruko zalantza moralak planteatzen ditu. Protagonistak bizirik irautea du xede, ez ‘salbatzaile’ bihurtzea. Horregatik, bukaera ere desberdina da bi kasuetan. Paperezko Neville hura banpiroek akabatu zuten. Pantailako Nevillek amaiera duinagoa –yankeeagoa– du.

Baleko filma, entretenigarria, eta puntu. Sarreragatik 6 eurotik gora ordaindu behar baduzue aurrez ongi pentsatu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan