Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-01-06 -- 2118.zenb

Liburutegia

Elvis hil zen urtea

Xabier Mendiguren Elizegi ::Elvis hil zen urtean

Elkar

orrialdeak ::99

prezioa ::9€

1977an hamabost urte zituztenen ikuspegia

Hamabost urte betetzear edo bete berri dituzte Xabier Mendiguren Elizegiren azken nobela samurreko hiru protagonistek. Lagun minak dira Elvis hil zen urtean, nahiz eta narratzaileak aurreratzen duenagatik gerora gauzak aldatuko diren. Baina kontatzen den udan izugarri maite zuten elkar; hainbeste, une batean homosexual ez ote den izango galdetuko dio bere buruari narratzaileak, beldurrez. Gaztelaniaz aritzen dira, narratzailea baita euskaldun bakarra, euskara gehiegi maite ez duen euskalduna, dena esan behar bada. Uda hori oso berezia da beraientzat, beste uda batzuetan elkarrekin egoteko aukerarik ez zutelako izan, taldeko batek gurasoekin “al pueblo” joan behar izaten zuelako. Baina Elvis hil zen urtean herrian geldituko da, hemezortzi urteko arrebaren zaintzapean. Arrebak ez duenez gurasoek bezain zorrotz zaintzen, bere etxean elkartuko dira maiz taldekoak. Eta ohartzeke narratzailea maitemindu egingo da zeharo lagun baten arrebaz. Holako sentimendu sukartsua ezin, bada, barruan gorde isilean, eta gutun “poetikoa” bidaliko dio mutikoak bere amodioari, Tus perjúmenes kantan inspiraturik.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan