Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-12-23 -- 2116.zenb

Zientzialariak neurri eske

Joxerra Aizpurua

Hainbat herrialdetako 200 zientzialarik baino gehiagok politikariei zuzendutako agiria idatzi dute, Lurraren batez besteko tenperatura bi gradutik gora ez igotzeko eskatuz. Zenbait estatuk, Europar Batasunean batik bat, jada onartua dute muga hori, baina munduko gehienek –eta batez ere kutsatzaileenek– uko egiten diote edozein neurriri. Agiriaren sinatzaileek 2050. urterako berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa erdira murriztu nahi dute 1990. urtearekin alderatuz.

Baliko gailurrean ziurtzat eman dute berotegi efektuaren %90a, gutxienez, gizakiaren jarduerari zor zaiola, eta horregatik egin zaie aipatutako eskaera politikariei. Izan ere, une honetan atmosferan dagoen CO2 kontzentrazioa azken 700.000 urteko handiena da. Eguraldia berotzeak kliman izango duen eragina –lehortea, uholdeak...– aurreikusteko hainbat hipotesi daude indarrean, eta zientzialariak ez datoz bat, oraindik ikerketek aurrera egin behar baitute.

Eguzkiaren misterioak

Zergatik eguzkiko atmosfera gainazala baino askoz ere beroagoa den edo zerk sortzen dituen eguzki-haizeak dira gure izarraren inguruan dauden misterioetako batzuk. Orain, Hinode japoniar zundak egindako behaketak misteriook argitzen lagunduko duelakoan daude ikerlariak. Badirudi eguzkiaren koroan zehar higitzen diren uhin magnetikoek badutela zerikusirik aipatutako bi gertaerekin. Koroa eguzkiko atmosferaren azkeneko geruza da eta kromosferaren gainean dago. Kromosferan tenperatura 4.000tik 8.000 Kelvinera haztean –3.725 gradu zentigradutik 7.725era, gutxi gorabehera–, koroakoa milioi batetik bi milioira igarotzen da. Horren zergatia azaltzen duen teoria Hannes Alfven suediar fisikariak eman zuen joan den mendeko 70.eko hamarkadan.

Orain arte teoria hutsa izan dena Hinoderi esker egiaztatzeko bidean jarri da, Alfvenek iragarritako uhinak antzeman baititu zundak. Gainera, Alfvenen uhinek energia handia dutela ezagutu da. Energia horren eraginez koroako haizeak azeleratu eta ehunka kilometro segundoko abiadura har dezakeela frogatu dute.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan