Astekaria

 Hiruko Txikian 

Zaharrak

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2116. alea
2007-12-23
alde 0    kontra 0

Berri. Etengabean, ziklikoki, biziarazten diguten egoera. Eta beti hauteskundeak atzean, bi alderdi handienen arteko lehia aldagaitza. Nor baino nor horretan ezker abertzaleko zati azkarrena dute pagotxa, azken minutuan garaipena emango diena. Saskibaloia dute sistema, lehen hiru urteak elkarri saskiratze berdintsutan aritu ondoan, azken laurdenerako gordetzen dituzte indarrak arerioa garaitzeko. Oraingo honetan ANV dute baloi. Almazenean zituzten Egunkaria, Xaki, Egin, Ekin, 18/98 eta asmatu liratekeen gainerakoak aski ez, eta agintean dagoen PSOEri ANVa zulatuko balitzaio, ordezkoa ere pronto daukala erakutsi du. Garai bateko militanteak, munduan zehar bortxaz barreiarazi zituztenak estraditatzeko estrategia martxan du. Laurogeigarrengo hamarkadan jokatutakoaz nahi du irabazi orain ere. Begirale dezente du tranparen lekuko, beren lekuak galdu nahi ez dituztenak. Dagoeneko baloi berriz hasiak ditugu entrenatzen Pauen. Eta aldeko txaloek ez dituzte uzten entzuten aurkakoen txistu hots herabetiak. Eta kanpoan hotz egiten du. Ipar haizeak jotzen du eta euri jasa kazkabartuek min ematen dute. Orain arteko guardasolak airean, jada ez dute balio. Jokatu nahi genuke, baina ez dugu jokalekurik aurkitzen. Eta berenean baloiarena egiteko ez gaude prest.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia