Astekaria

 Ezpalak 

Xpression!!! plataformak zuzenekoen zirkuitua sortuko du Nafarroan

Jon Torner

Jon Torner


2116. alea
2007-12-23
alde 0    kontra 0

Xpression!! kultur plataforma duela lau urte sortu zen Gipuzkoan. Musika, antzerki eta arte diziplina guztietako talde ez profesionalak laguntzea du xede, eta horretarako zuzeneko emanaldien zirkuitua sortu du. Jada Gipuzkoako 25 lokalek egin dute bat ekimenarekin. Orain, Nafarroan ere gisa horretako zirkuitua osatu nahi du Xpression!!! plataformak. Lehen urrats bezala, pop-rock lehiaketa antolatu du. Irabazleak Mexikora bidaia irabaziko du, eta herrialde horretan gutxienez kontzertu bat emango du. Parte hartuko duten talde guztiek, gainera, Nafarroako Xpression!!! zirkuituaren barruan zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte. Pop-rock lehiaketari eta zirkuitu ez profesionalari buruzko informazio gehiago www.xpressionk.net webgunean eskura dezakezue.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia