Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-12-23 -- 2116.zenb

Zoriontasuna

artikulu nagusira itzuli
Zoriona...?

Zoriona zer den azaltzeko lehen hurbilpena egitean honelako zerbait etor dakiguke burura: “Mundu osoak lortu nahi duen hori da zoriona, eta inork, edo ia inork, lortzen ez duena”. Zoriona hori dela pentsatzera garamatza ebidentziak, baina gerta liteke, zenbaitentzat, baieztapen hori krudela izatea.

Beste batzuentzat, mailarik gorenean ongi egotea da zoriona, eta gainera, horientzat, zorionak ez luke inolako zerikusirik izan beharko aurkakoarekin: zoritxarrarekin, zorigaiztoarekin.

Zoriona eta zoritxarra uraren eta olioaren pare dira. Batak ala besteak izan behar du, ez biek; olio-urik ezin liteke izan. Zoriona zeru garbia da, oskarbia zikintzen duen inolako lainorik gabe. Zoriontsu edo zoritxarreko izan behar dugu, tarteko biderik ez dago, egoera absolutua da.

Gainera, zoriona, errepublikanoa, iraultzailea, progresista da, gutxienez zeruak demokratizatzen dituelako. Jabeak (bidegabeki lurraren eta zeruaren gozamen esklusiboa zutenak) deuseztatuta, zoriona nagusitu zen Lurrean, merezi zuten guztien artean banatu zen, eta meritokrazia ezarri zen. Ipar Amerikako Konstituzioak jasotzen duenez, merezi zuen orok zeukan zoriontsu izateko eskubidea. Frantzian, areago zehaztu zen. Hauxe da zoriona: liberté (askatasuna), egalité (berdintasuna) eta fraternité (anaitasuna). Desegin zen Sobietar Batasunean, tarteko beste urrats bat ere jaso zen. Denborak aurrera egin ahala, sozialismoak eta internazionalismoak gizartearen eden kolektiboa ekarriko dute, klaserik gabe, gizakiak gizakiaren aurka egindako zapalketa oro desagertuko da, estatua, estatuaren abusuak eta krimenak amaitu egingo dira. Garai historikoen amaiera izango da, gizakien arteko gatazkak amaituta, Historia bera amaituko baita.

Zoriona bilatzeko bideak taldekoak baino gehiago pertsonalak direnean, norberak azkar ulertzen du zorion indibidualak ez duela zentzurik. Jende andana biltzen zuten utopia sozial eta laiko handi haiek handitasun eta botere sentsazioa ematen zieten gizakiei. Eurak baino handiagoa zen zerbaiten parte zirela sentitzeak psikologikoki “babesten” zituen.

Zenbait filosofia harrapatu ezin den existentziaren zentzua atzematen saiatu dira, tximeleta-sare arrazionalistez eta euren ideologiez. Erlijioek, txikiek eta handiek, batez ere, nolabaiteko segurtasuna eman diote jendeari, giza existentzia, oinarrian, errealitateko kaos estu, inpertsonal eta ikaragarriaren parte delako ideiaren aurrean. Ikuspegi horretatik, erlijioak ematen duen segurtasun sentsazioa bi alderditatik dator: batetik, jendeak gizaki fededunen talde handi bateko kide dela ikusten duelako; eta bestetik, erlijio guztiak saiatzen direlako kaos kosmikoari zentzua ematen; guztiaren oinarrian adimen gorena duen izaki bat bere bizileku ikusezinetik errealitateko pieza guztiak bere lekuan kokatzen saiatzen dela erakutsiz; guztiei tratu bera emanez. Mundu honetan zorionik izan ez duenak hurrengoan izango du –zeruan, alegia–. Zorion gehiegi izan duenak, berriz, hil osteko infernuan itzuli beharko du soberakoa. Horrela ulertzen dute zoriona Mendebaldeko eta Ekialde Hurbileko sinesmen herrikoienetan.
Ekialdean, K.a-ko 500. urtean, Shakiamuni printzeak, Buda ezizenekoak, deskubritu zuen zorionaren kausak eta efektuak mundu honetan zeudela. Desiratzeak edo baztertzeak pertsonak estutzen ditu, eta zorigaitzeko bihurtzen. Aldatzen ez den gauza bakarra etengabeko aldaketa dela ez ohartzea alferrik nekatzea da, joera nagusiaren aurka egitea, ezinezkoa den zerbait geldiarazten saiatzea. Buruko fantasia baino ez da norbera bat-batean sorturiko izaki bakana dela sinestea, bai eta berez eusten den “ni” beregain eta bakarti bat dagoela sinestea ere. Dena dago elkarri estu lotuta, dena jaiotzen eta hiltzen da etengabe, dantza kosmiko amaigabean: potentziatik ekintzara, bizitzatik heriotzara, eta alderantziz.

Aurretik dagoen guztia beste filosofia bat izan daiteke, eta zenbaitentzat, baita erlijio bat ere. Aski da hitzarmen bateko zenbait orritan horri buruz hitz egitea. Dena dago zaku berean! Ideia guztien edukiak edo gauzatzerakoan, ideien ondorioak berdinak ez badira ere; azkenean gauza bera da, denak jaso daitezke paperean, eta denak jar daitezke puntuan, sortetan bildutako galburuak balira bezala, eta guztiak elkarri lotuta, guztiak elkarren baliokide izateraino. Hitzak azken finean! Baina hitzak ez dira izendaturiko errealitate horiek soilik. Sagarra, “sagarra” hitza baino askoz gehiago da.

Budismoak “bederatziaren proba” propioa du, gezurrak atzemateko berezko sistema –hala bereak nola galdetzailearenak–. “Zen” esaten zaio, eta ezin da hitzetan, kontzeptuetan edo bestelako obsesioetan jaso. Ez du halaber, babesteko erabil daitekeen inolako autoritate gorenik ematen.

Norbaitek Zen-engana jotzen duenean, buruko ohiko lekuak, iragazki logikoak, jakituria… jakinak ditu, eta baliabiderik gabe gera daiteke erabat, honako honekin topo egitean: “Bidean Budarekin topo egiten baduzu, hil ezazu!”, eta “zakurra hilez gero, –nire ustez– ... adio amorruari”. Budaren milaka sutra –irakaspen–, milaka liburu, milaka monasterio, milioika budista, ezin konta ahala hitz, estatuak, zalantzak, filosofiak eta kantuak... hilotz bihurtuta!

Zen lore bitxi bat da, eta ez da erraza hura deskribatzea. Hortaz, hari buruzko zerbait erakusten saia gaitezke, munduan nola agertzen den kontuan hartuz. Esaterako, saiatu haren usaina honelako istorioetan antzematen:

Hauxe esan zuen maisu batek: “Gizon bat zuhaitz baten adarretik zintzilik dago. Hortzekin eusten dio adarrari. Lotuta ditu oinak eta eskuak, eta horrenbestez, ezin die adarrei heldu, ezta oinez zuhaitza ukitu ere. Zuhaitz azpian beste gizon bat dago, eta hauxe galdetu dio: Zergatik etorri zen Bodhidharma Txinara? Erantzuteko ahoa irekitzen badu, hil egingo da. Erantzuten ez badio, ordea, ez du bere zeregina beteko, eta hil egingo dute”. Zer egingo zenuke bizirik ateratzeko, zuhaitzetik zintzilik dagoen gizona izango bazina? Zer erantzungo zenioke beheko gizonari?

Gerta liteke irakurleak burua nekatzeko gogorik ez izatea, eta harentzat egoki izango dira Zeni buruzko poema sorta eder hauek:

Entzutean Kogarashi ni
erne ekaitzari yoku kikeba chiji no
milaka oihartzun hibiki kana.

Shiki (1867-1902)

Udazken haizea Akikaze ya
bihotzean, kokoro no naka no
mendiak eta ibaiak. iku-sanga.

Kioshi (1864-1959)

Euri-jasa Yûdachi ya
belarrei eusten diete kusa-ba o tsukamu
txolarreek. murasuzume

Buson (1716-1783)

Zoriona bide horretatik lortu nahi dutenek, “beti irribarretsu” zegoen Budaren bidetik alegia, adimen sakonik eta sentsibilitate poetiko berezirik ez badute, Za-Zen praktika dezakete –eseri, eta mugitu gabe, isilik, arnasa hartu, esna, lasai eta argi–. Gerta liteke, nahi gabe, gauza interesgarriren batekin topo egitea.

* Antton Jauregizuria, Psikologoa eta Zen meditazioko monitorea.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan