Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-12-23 -- 2116.zenb

Neurri berriak prestatzen omen!

Ixabel Etxeberria

argazkia

Gaizka Iroz

Neurri berriak prestatzen zituztela eta berehalako emaitzak ekarri dituzte. Hasteko, kostaldeko UPMko diputatu eta Urruñako Daniel Polou auzapez ohia hiru bizkartzainekin dabilela ikusi dugu. Ikusi dugu antolaketa berriaren lehen neurri politikoak ukan dituela.

Heldu diren martxoko herri hauteskundeetan mehatxatua dela ozenki erranen digu eta abertzaleak oso lanjerosak garela aldarrikatuko. Beldurraren hedatzea aski eraginkorra izaten da hauteskundeen garaian. Diskurtsoa baliatuko du, erretorika. Irudimena beharko du. Ahaleginduko dela dudarik ez dago. Frantziako Asanbladako azken hauteskundeetan ezkerrak Urruñan irabazi zuenez, alkatetzaren berreskuratzeko lan egin beharko du!

Neurri berri horietan Sud Ouest egunkariaren laguntza izan dezake. Hasteko, artikulu oso partziala plazaratu dute igandeko azalean: “Kale borroka gazteentzat talde armatuan sartzeko lehen urratsa dela” diote. Heldu diren asteetan pentsa dezakegu –beste aldizkari batzuetan Hegoaldean askotan praktikatu den gisan– lerroen artean adieraziko digutela ikastoletan ematen zaiela lehen formakuntza. Hegoaldean gurasoek haurrak beldurrez sartzen dituztela ikastoletan diote halaber, ez dute erraten hizkuntza ofiziala dela. Eta bukatzeko oso adierazpen sinesgarriak emanak dira –iduriz aditua den Dominguez baten liburu batetik hartuak– antolatutako formakuntza-entrenamendu ikastaldi batzuei buruz. Bunkerra aipatzen zaigu, Afganistanen zulatu zuten galeria erraldoien antzekoa, paralelorik ez dute egiten baina ulertzen dugu. Gertatzen da, ez kasu batean ez bertzean, ez dela sekulan horrelakorik aurkitu. Iparraldeko herri batean gertatzen omen dira entrenamendua eta bunkerra. Horrela balitz, harritzekoa da oraindik deus atzeman ez izana informazio eta errepresio lanetan dabiltzan polizia gorputz guztien artean! Gezurra oso merke ateratzen da, ez baitu egunkariak ondorio txarrik jasanen. Agintarien alde agertzea aldiz kazetariarentzat eta Sud-Ouesteko nagusiarentzat promozio eta etekin aukera izan daiteke.

Neurri berriak datoz. Gezurrak abangoardian igortzen dituzte hautetsiak babesturik. Besteendako ez da babes legerik izango. Errepublikak eta Monarkiak interes komunak dituzte bi estatuetan prestatzen ari diren hauteskunde hauen bezperan. Euskal Herria Bai ekimena eta herrietako taldeak lanean hasiak dira herri eta kantonamendu guztietan abertzaleen aurkezteko. Erronka da emaitzetan igotzea, gaitasuna dugulako. Sinesgarri eta esperantza emaile bihurtu gara Parisi begira bizi diren alderdi horien ondoan. Neurri guztiak baliatuko dituzte horren suntsitzeko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan