Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-23 -- 2116.zenb

Diskoteka

Mundu margotu berri bat

Iker Barandiaran

Kokein

Kokein ::Mundu margotu berri bat

Gaztelupeko Hotsak

iraupena ::45´52´´

prezioa ::14.45€

Lerro helduz eta ikuspegi irekiz margotuta

Kolorez, ñabarduraz eta giroz aberastuta dago Kokein Eibarko taldearen hirugarren lana. Iaz sasoi batean modu akustikoan aritu ziren eta horrek euren musikarenganako ikuspegi irekiagoa eman die. Bateria jotzailea teknikari, lan horretan eskarmentu handia duen Xanperen laguntzarekin disko dotorea prestatu dute; orain arteko trinko eta osatuena. Taldekideek gero eta abilezia gehiago dute instrumentuekin, eta Zaloak tamaina hartu dio bere ahots txorrotadari. Bestelako doinuetan aritzeko atrebentzia izan dute, oso emaitza onekin: post-hardcorea, hard-rockaren eta stonerraren arteko erdibidea, rocka, metala, ukitu minimalistak eta soul zipriztinak, besteak beste. Are gehiago, abestiek eskatu duten neurrian, luzatu, aldatu eta garatu egin dituzte giro bereziak emanez. Gainera, emanaldi akustikoen DVDa opari.

Haritz Leta-Kokein

Kokein eta Lete
«SGAEz eta bitartekariez potro eta obarioetaraino gaude»

Musika estilo askotara zabaldu zarete. Kanta bakoitzari eskatzen dizuena ematen ikasi duzue?

Bai. Orain artean egin dugun diskorik irekiena da. Kantu bakoitzari behar duen pertsonalitatea ematen saiatu gara. Kantuen nondik norakoak aztertu ditugu lokalean egindako maketetan. Sentiarazten digutena zer den jakiteko eta grabatzerako orduan bizitasun eta nortasun gehiago emateko balio izan digu.

Ekoizpenaz zuek arduratu zarete lehenengo aldiz. Zer errazten dizue Xanpek?

Ia dena gure esku hartzea erronka zen. Do it yourself antzeko bat egiteak motibatu egiten gintuen. Ni teknikari lanetan ere aritu naiz, baina Xanpek alor horretan guk ez genuen esperientzia aportatu du.

Abestien giroak eta ñabardurak asko landu dituzue. Erraza al da jakitea abesti bat non bukatu eta zer garapen izan behar duen?

Ez dago matematikarik horrelakoetan. Kantuaren entzunaldiak transmititzen diguna da aintzat hartzen duguna.

Mundu margotu berri bat. Zer kolore emango zenioke?

Disko honek taldearen epe jakin batean bizi izan duguna islatu du. Tamalez ez da mundu berri bat egungo errealitateak erakusten diguna, askotan iluna eta krudela da. Baina, badu argitasunik eta koloreak, soinuak, doinuak eta usainak ere badaude.

Zer ikasi zenuten akustikoan aritutakoan? Kantuen gaineko ikuspegi zabalagoa izaten?

Batez ere, gure kantu bat beste gauza zeharo ezberdina bihur daitekeela, abesti bati buelta eman diezaiokegula. Ariketa guztiz aberasgarria deritzot. Eta disko hau lantzeko asko lagundu digu.

Creative Commons erako litzentziaren aldeko apustua egin duzue…

Bai. SGAEz eta bitartekariez potro eta obarioetaraino gaude. Ez genuen gure kontura inork dirurik ateratzerik nahi. Iragarkiren batean erabili zen musika gure baimenik gabe.... Gure musika partekatzea da kontua, edozein gauzak copyright-a duelako sortzen den momentutik.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan