Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-23 -- 2116.zenb

Izenak

Jon Torner

Maddi Arana biolin jotzaile gasteiztarrak irabazi du Orfeoi Fundazioak antolatzen duen Interpretatzaileen Espainiako Lehiaketaren seigarren edizioa. Jesus Guridi kontserbatorioko ikaslea da Arana.

 

Xarles Bidegain hizkuntzalari eta unibertsitateko irakasleari eman diote Baiona Hiria Ohorezko Saria Baionako Herriko Etxeak eta Eusko Ikaskuntzak. Bidegainekin batera, bi gazte saritu dituzte. Thomas Pierre ikerlariak Euskal Kultur saria jaso du eta Evelyne Cazemajok Bideo Dokumental saria.

 
 

Paco Ocaña (argazkilariaren irudiez osatutako Iruñea, erretratu bat izeneko erakusketa izango da ikusgai 2008ko urtarrilaren 13ra bitartean Zarauzko Photomuseum argazki eta zinema museoan.

 

Miguel Angel Alvarez artista tolosarraren margolanak jarri dituzte ikusgai Donostiako Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan. 51 marrazkiz eta 7 mihisez osatutako erakusketan Alvarezek 70eko hamarkadatik 2000. urtera bitartean marraztutako biluziak bildu dituzte. Otsailaren 2a arte egongo da zabalik.

 
 

Ari Lehtonen (Tampere, 1982) soinujole finlandiarrak nagusitasun osoz irabazi du Arrasate Hiria Nazioarteko XV. Akordeoi Lehiaketako. Bigarren eta hirugarren Harald Oeler alemaniarra eta Ivan Talanin errusiarra izan ziren, hurrenez hurren.

 

Eloi Beato, Josean de Miguel eta Gorka Aginagalde aktoreek Kunka telebista eta antzerki ekoiztetxea sortu zuten duela urte bete eta orain, Internet bidez ikus daitekeen Kunka.tv telebista jarri dute abian. Zortzi programa izango dira ikusgai gaztelaniazko telebista horretan. Programazioa hamabostean behin aldatuko dute.

 
 

Iban Zaldua k Porvenir. Diecisiete cuentos casi políticos ipuin liburua (Lengua de Trapo) plazaratu du. Etorkizuna liburuaren itzulpena da.

 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan