Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-23 -- 2116.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


Haragia

Eider Rodriguez ::Haragia

Susa

orrialdeak ::156

prezioa ::14€

Eider Rodriguezen hamabi kontakizun mikatzak

Zorrotza da Eider Rodriguez. Halakoa da hainbat komunikabidetan argitaratzen dituen artikuluetan, eta halaxe agertu zen Eta handik gutxira gaur liburuan. Bada, are zorrotzago azaldu zaigu Haragia ipuin bilduma mikatzean. Gizakiok badugu alde makur bat, Eider Rodriguezen ustez, besteez inguraturik gaudenean –egokitu beharraren poderioz-edo– ondo gordetzen ahalegintzen garena, horrek pertsona egoki, gris eta politikoki zuzen bilakatzen bagaitu ere; pertsona konduzituak, idazlearen hitzetan. Horri aurka egin beharra sentitu du idazleak, eta gizakion konplexutasuna azaleratzen ahalegindu da, samurtasunari leku gutxi uzten dioten hamabi kontakizunetan. Gizakion motibazioak bilatzen saiatu da Eider Rodriguez, maitatzeko eta gorrotatzeko ditugun motiboak zehazten eta islatzen, inolako kontzesiorik gabe. Haur bati bizia salbatzen dion gizonaren “saria” eskuratu nahia agertzetik hasiz eta jarraian preso baten gose greba eta huelga egiteko esan dion abokatuaren oporrak alderatuz. Bizitzan jokatzen ditugun rolek nora eraman gaitzaketen erakutsi du Rodriguezek liburu honetan.

Eider Rodriguez

Eider Rodriguez
«Erortzen diren gizon-emakumeen kronikatxoak dira»

Zerk bultzatu zaitu ipuin mikatz hauek idaztera?

Egungo psikologian bada eskola bat saiatzen dena gizakia bere ingurunera egokitzen. Korronte honek, nik uste, gizartearen gainbehera adierazten du argi eta garbi. Garai idealistago batzuetan utzi egiten zitzaion gizakiari xelebre izaten eta izateko manera propioa edukitzen. Gaur egun, ez; egokitu beharra dago. Xelebrea da ze, horrek behartzen du gizakia maskara batekin bizitzera. Nik, ordea, irudikatzen dut humanoa harkaitzetik harkaitzera jauzika, desoreka etengabean, beti erortzeko zorian, aldika eroriz, erortzen denean zutitzen ahaleginduz... eta halako batean zutitzea lortzen ez baldin badu, segituan izango du alboan jaun edo andere konduktista bat esanez: zutitu behar duzu! Izan ere, gaur egun erortzea itsusia da, ezin zara erori; ez da egokia; gehiago esango nuke: debekatuta dago

Eta nola laburbilduko zenuke Haragia-ren mamia?

Erortzen diren gizon-emakumeei buruzko kronikatxoak-edo dira. Hala ere, ez dut inor izutu nahi, ez da psikologia liburu bat. Zerbait izatekotan da gizakia egokitzera bultzatzen duen psikologia horren aurkako ipuin bilduma bat.

Zein izan da zure ahaleginaren helburua?

Gutako bakoitza den pertsona konplexu eta ñabarduraz betea kanporatzen saiatu naiz. Hari begira jarri eta pertsona bizia, etorri handikoa, dibertigarria aurkituko dugu, baina baita ere pertsona gezurtia, maltzurra, bekaiztia, gaiztoa askotan. Hala ere, makurkeria hori bakardadean dagoenean baino ez dugu aurkituko, beste gizakien artean dagoenean gauza “txar” horiek guztiak gorde egiten dituelako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan