2007-12-23 -- 2116.zenb
Hainbat herrialdetako 200 zientzialarik baino gehiagok politikariei zuzendutako agiria idatzi dute, Lurraren batez besteko tenperatura bi gradutik gora ez igotzeko eskatuz. Zenbait estatuk, Europar Batasunean batik bat, jada onartua dute muga hori, baina munduko gehienek –eta batez ere kutsatzaileenek– uko egiten diote edozein neurriri. Agiriaren sinatzaileek 2050. urterako berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa erdira murriztu nahi dute 1990. urtearekin alderatuz.
Orain dela sei urte izandako garuneko lesio larriak gutxieneko kontzientzia-egoeran –GKE izenaz bataiatuko dugu euskaraz– utzi zuen Ipar Amerikako hiritar bat. GKE komaren antzeko egoera da, gaixoak noiz edo noiz konorte zantzu txikiren bat edo beste eduki dezakeen arren.
Ohituta daude landareak naturan bizi duten eta bizia duten etengabeko gudara, kaos sortzailera, alegia. Edozein arrazoi egokia da toki batetik alde egin eta beste batera bizitzera joateko: gaitz hiltzaile baten erasoa, landare indartsuago bat aldameneratzea, klima okertzea... Bizimodu honek baldintza berrietara egokitutako espeziearen aldagaiak sustatzen ditu, hau da aniztasuna.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1