2007-12-23 -- 2116.zenb
Erroma, III. mendea. Hamar gamelu edo hamar euli. Horiexek ziren Heliogabalo enperadoreak egindako zozketa ospetsuen sariak. Loteriak, hots, gozagarri moduan egindako zozketak, antzinako Erroman sortu ziren. Zotz egiteko modu hark, dena den, ez zuen arrazoi ekonomikorik atzean, agintarien denbora-pasa hutsa zen, eta beste hainbat jardunekin batera Inperioarekin batera ezkutatu zen, mila urteko kuluxka egiteko.
Neanderthalakez ziren soilik Europan bizi, orain arte uste zen bezala; Erdialdeko Asiara eta Siberiako hegoaldera ere iritsi ziren. Uzbekistanen orain dela 70.000 urte hil zen 8-10 urteko haur baten DNA analisiak eta Siberian duela 40.000 urte inguru bizi izan zen beste gizaki baten arrastoen azterketak ondorio horretara eraman dituzte adituak. Hauek dira Genoma Neanderthal nazioarteko proiektuak orain arte eman dituen emaitza esanguratsuenak. Proiektuak hominido horien kode genetikoa ezagutzea du helburu. Bide horri helduta, neanderthalak zergatik desagertu ziren azaldu nahi dute, zergatik izan zen homo sapiens bizirauteko gai izan zen gizaki espezie bakarra. Oraingoz, badakigu desagertu baino lehen gizaki haiek gaur egungo Errusia ia osorik konkistatu zutela duela 125.000 urte inguru eta, gaur ez bezala, lurralde horiek oso beroak zirela orduan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1