2007-12-23 -- 2116.zenb
Telesaila duzu gure garai honen narraziorik berezkoena. Idazle handi horietako asko errespetuz aipatzen hasi dira eta aitortu ere egiten dute telesail egileek eragiten dieten inbidia. Narrazio handien prestigio galera da, hain zuzen ere, bizitzea egokitu zaigun postmodernitatearen ezaugarria. Ikertzaileek salbu, gaur egun inortxok ere ez du irakurtzen oraintsu arte gailurtzat jotako nobelarik. Haietara halako asmo arkeologikoarekin hurreratu ezean, irentsezinak dira. Noizbait publiko xumearentzat idatzitakoa, nobela generoari publiko horixe baitagokio, gaur egun jakintsu eta adituentzako bazka baino ez da. Kontakizun molde bizi bakarra telesaila duzu, neurri batean ahozko generora hurbiltzen gaituelako eta, etorri ere, pertsonak hortik gatozelako”.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1