Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-16 -- 2115.zenb

Olentzero Business Centerri jarriak

Jokin Sorozabal

argazkia

Maddi Soroa

I

Gure herriko ipuin zaharrek
eman zioten dotea
Eguberria iragartzeko
tripa haundi arlotea
makilajean egin diogu
operazio fuertea
kondaira aski mehetua dakar
baina zakua betea.

 
 
II

Eguberria ta kontsumoa
uztartu dira elkarri
telebistako haurren ordutan
konturatzen gara sarri,
Olentzerori esan diote
gure enpresara etorri
Eguberria guk saltzen dugu
ta zuk aurpegia jarri.

III

Gaztainak, sua ta ardagaia
sutondoan atzenduta
Eguberrien sinbologia
horra eguneratuta
koloretako kaja txiki bat
zinta batean bilduta
berri onaren mezularia
“zorionak” jartzen du ta.

IV

Publizitatez gainezka jarriz
haurraren gogoa bete
amona, osaba, izeba, ama
dendako eskaparate,
denen artean biltzen ditugu
dozena t’erdi pakete
oparirikan ez dakarrenak
haurrik ez ote du maite.

V

Olentzeroren bisita ez da
haur guztien ondasuna
askok eskulan oso merkean
xahutzen dute eguna,
munduko beste puntan daukazu
jostailugile laguna
beste haur batek egingo zuen
zuk apurtuko duzuna.

VI

Gauzak kostata sortzen direla
ikasiz nahi ditut hezi
lortzea asko kosta izanak
egiten ditu berezi,
zerutik behera oraindik ez da
elurra besterik jauzi
baina ezin da eskatu eta
ezin da dendan erosi.

Doinua: Mikel Markezek propio sorturikoa Tabuak Saltsa Berdean emanaldirako edo “Goizean goizik jaikitzen banaiz”

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan