Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-16 -- 2115.zenb

Etorkinak

Juan Mari Arregi


Ia 110.000 etorkin bizi dira gaur egun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. EAEko biztanleria osoaren %5a dira. Hamarretik zazpik lana dute eta %17,8a langabezian dago. Inmigranteen erdiak 1.000 euroz azpiko diru sarrerak ditu. EAEn bizi diren hiru etorkinetatik bat emakume latinoamerikarra da: lan eremu nagusiak etxe zerbitzua eta zaharren zaintza dira. Hamar etorkinetatik seik hemen geratu nahi du betiko. Gizarteratuak eta errespetatuak sentitzen dira, diskriminatuak baino gehiago. Hori guztia erakutsi du Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, EAEn egindako lehen makroinkestak. Etorkinek Nafarroan bizi duten egoera ez da oso ezberdina izango.

Menpekoak diren gure heldu eta gaixoen etorkizuna emakume etorkinen eskuetan dago, bereziki. Bertakook lanerako nahi ez ditugun hainbat sektore, hala nola, industriako arlo batzuk, eraikuntza, arrantza, basogintza eta ostalaritza beraien eskuetan dago. Euren lana eta kotizazioa ari dira pentsioen etorkizuna bermatzen. Errealitate horrek elkarrekiko errespetua izatera, etorkinen gizarteratze ahaleginera, atzerritarrak sozialki, lan arloan eta politikoki ez baztertzera eta beste eskubide batzuen artean politikoak –hauteskundeetan parte hartzea, eta abar– aitortzera garamatza. Hemen bizi, lan egin eta ordaintzen badituzte zergak, herritar euskaldunak dira eta beraien eskubide sozial eta politikoak errespetatu behar dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun