Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Datorrela epeletik!

Garagardoren bat bezala, beste muturren bat ere gozatzen du idi-bihotzarbolak. Lore laruek laranja koloreko marra nabarmen bat izateaz gain nektar mordoa dute eta erleek etekin ederra kentzen diote. AEBetako ekialdean bezala ugaria den tokietan landare eztidunenetakotzat dute. Ezti gorrizta bizia ematen omen du.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2115. alea
2007-12-16
alde 0    kontra 0
Zuhaitza
Zuhaitza

Europan aspaldian galdu zen, glaziazio edo izotzaldiak hotzatxo eta bizi gabe ere ezin iraun eta desagertu. Fosiletan ezaguna da baina berriz Ameriketatik ekarri eta landatu direnetatik kanpo, berezko bertakorik ez. Landare guztietan bezala honen zabalkundearengan ere klimak agintzen du. Hotzaldi luzerik gabeko bizitoki epelak ez bezala urez asetutako lur, zingira, padura, ur ustel eta antzekoak ez ditu gogoko, lur lehorretan alde ederreko grinaz hazten da.

Geu bezala, landare bakoitzak hobesten dituen bizitoki gogokoenak laster batean aldatuko direnaz jabetzen hasten al dira! Lehen Munduko gizakiok daramagun bizimodu arranditsu putzontzia dela-eta, Lurra aldatzen ari da. Honen ondorio dramatikoenetakoa dagoeneko bizitzen ari garen atzera ezinezko klima aldaketa da. Klima aldaketak gora-behera dezente ekarriko du geurera. Arlo ugaritan nozituko dira mudantzak: itsaso-mareen maila igotzea, poloetako izotzak urtzea, klimak eragindako hondamendiak ugaritzea… Aldatze horiek guztiek, zuzenean edo zeharka, leunago edo sakonxeago, eragina dute geure landareengan: lorategietan, baratzeetan, basoetan, soroetan…

Orokorrean tenperaturak gora egiten badu, hau da, batez-besteko tenperatura igotzen bada urtaroen iraupena aldatuko da eta landareen zikloak egokitu egin beharko dira. Landareen bizimoduaren ziklo osoko erabaki guztiak –hazia noiz ernatu, loreak noiz ireki, fruituak noiz umatu…– hartzeko garaian tenperatura da baldintza garrantzitsuena. Beraz aldaketa ugari ezagutuko da aurrerantzean. Datorren epeltzearen urtzeak ekarritako uraren ugaritzeak idi-bihotzarbola harrapatzen badu lur lehorragoetara, nora alde egin beharko duen hausnartzen ari da honezkero.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia