2007-12-16 -- 2115.zenb
Norvegian energia zentral baten prototipoa eraikitzen ari dira energia osmotikoan oinarrituz. Zer da osmosia? Kontzentrazio desberdinak dituzten bi soluzio mintz baten bidez bereizi ondoren, ura kontzentrazio txikiagoa dagoen soluziotik kontzentrazio handiagoa dagoenera igarotzea.
Francisco eta lucía Valentzian duela hilabete batzuk jaiotako bikiak dira. Zer dute berezi bi ume horiek? Europan bitrifikatutako obuluetatik jaio diren aurrenekoak direla. Beraien atzetik beste hamalau haur jaio dira, eta dagoeneko berrehun emakumek izoztu dituzte beren obuluak Antzutasunaren Kontrako Valentziar Institutuan. Horretarako, arrakasta itzela lortu duen ugalketa-teknika erabili dute.
Garagardoren bat bezala, beste muturren bat ere gozatzen du idi-bihotzarbolak. Lore laruek laranja koloreko marra nabarmen bat izateaz gain nektar mordoa dute eta erleek etekin ederra kentzen diote. AEBetako ekialdean bezala ugaria den tokietan landare eztidunenetakotzat dute. Ezti gorrizta bizia ematen omen du.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa