2007-12-16 -- 2115.zenb
Hilaren 30ean amaituko da Elkartasunaren Bideak ETBko saioaren hamaikagarren denboraldia. Garapen bidean dauden herrialdeetako egoeraz sentiberatasuna eragiteko sortua izaki, bertako arduradun Fermin Aiok dio programak bere helburua betetzen duela, ordutegi desegokiek uzten dioten heinean behintzat. Garapenaz mintzatzen dira, baina baita gerraz ere, eta goseaz, eta gatazka politiko latzez. Hori guztia aurkitzen baitu elkartasun bideetatik dabilenak.
Udazkena etortzearekin, zerura adi begira ibili ohi dira hegaztien eraztunketaz arduratzen diren biologoak. Migrazio garaia aprobetxatuz, identifikatuko dituen eraztuna jartzen diete hankan txoriei, euren mugikortasuna eta jokamoldeak ezagutu eta jarraitu ahal izateko.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1