2007-12-16 -- 2115.zenb
Illunbeko zezen plazak zortzi torero hartuko ditu datorren larunbatean: Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jon Martin, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi. Kartelera koloretsua bezain erakargarria da: zortziek dute beren bertsokera, eta elkarrengandik oso desberdinak dira gainera. Txapelketan leialtasun handia erakutsi duen entzuleak berotuko ditu harmailak. Piribi, piribi-piribi-piribi, piri-piri-piri.... Ea nork poltsikoratzen dituen belarri gehien.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1