2007-12-16 -- 2115.zenb
Akisgran, 781. Yorkeko Ealhwine idazlea Karlomagnoren gortera iritsi zen. Erregeak eskola bat irekitzeko asmotan ekarri zuen ingelesa eta, azkenean, hamabost urte eman zituen bertan, karolingiarren berpizkunde kulturalaren bultzatzaile nagusietako bilakatuta. Tarte horretan, besteak beste, letra minuskula karolingiarra garatu zuen, ordura arte erabiltzen zena baino txikiagoa eta biribilagoa, gaur egun letra xehe etzantzat joko genukeena.
Cristobal Balenciaga diseinatzailearen biografia idatzi du Lesley Ellis Miller-ek. Idazleak getariarraren nagusitasuna errebindikatu nahi du Pariseko moda munduan. Pariseko erreginatzat Coco Chanel jotzen bada ere, lan berri honek dio Balenciaga izan zela modaren errege 1954a arte, Chanelek haren tokia hartu zuen arte hain zuzen.
Horrez gain, gipuzkoarrari eragin zioten lanak ere aztertu ditu Millerrek; horien artean, Francisco Zurbaranena nabarmendu behar da. Balenciagaren gaueko soineko askok XVII. mendeko margolariak fraideak marraztean irudikatu zituen bolumenak dituzte oinarri, beheko argazkietan ikusten den moduan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1