Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-16 -- 2115.zenb

Antzutasunaren aurka, obulu bitrifikatuak

Jabier Agirre

argazkia

130

Francisco eta lucía Valentzian duela hilabete batzuk jaiotako bikiak dira. Zer dute berezi bi ume horiek? Europan bitrifikatutako obuluetatik jaio diren aurrenekoak direla. Beraien atzetik beste hamalau haur jaio dira, eta dagoeneko berrehun emakumek izoztu dituzte beren obuluak Antzutasunaren Kontrako Valentziar Institutuan. Horretarako, arrakasta itzela lortu duen ugalketa-teknika erabili dute.

Teknika hori Kuwayama izeneko japoniarrak asmatu zuen. Bitrifikatutako obulutik lortutako aurreneko umea 2002. urtean jaio zen Japonian. Ondoren, 2003an Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen beste bat, eta Francisco eta Lucía dira Europako aurrenekoak. Jaiotzerakoan 2,5 eta 2,3 kiloko pisua izan zuten hurrenez hurren, eta beste edozein haurrek bezalaxe eboluzionatzen dute.

“Cryotop” da teknika berriaren izena. Teknologia sinplea da, eta ez hain garestia. Prozesuak 1.200 euro inguru balio du. Arrakasta bitrifikaziorako bereziki diseinatutako gailuari esker lortu dute, obozitoak 0,1 mikrolitroko eremuan gordetzen baitira; orain arte hamar aldiz bolumen handiagoan edukitzen ziren. Bolumena hain txikia izanik, tenperatura jaisteko abiadura ikaragarri altua da, eta hala, ez da kristalik sortzen. Horri esker, sistema tradizionalarekin obulu batek bi ordu inguru behar bazituen izozteko, bitrifikazioa minutu gutxi batzuetan lortzen da, eta likidoa zena beiraren sendotasuna duen solido lingirdatsu bilakatzen da. Hala ere, egindako ikerketa guztiek berresten dutenez, obulu bitrifikatuetan material genetikoak ez du inolako kalterik jasaten.

Bitrifikazioa bereziki egokia da tratamendu erasotzaileak –esaterako kimioterapia– hartzera doazen emakumeentzat, antzu geratzeko arriskua dutelako. Orain arte emakume horiek zuten aukera bakarra emaile baten obuluak erabiltzea zen, baina aurrerantzean beren obuluak bitrifikatu ahal izango dituzte, eta behin gaixotasuna gainditu ondoren, berriro ere obulu horiek erabili. Valentzian jaiotako hamasei umeak 40 urtetik gorako emakumeen obuluetatik sortu dira, baina adituen iritziz aurrerantzean emakume gazteagoek ere erabiliko dute ugalketa-teknika berri eta arrakastatsu hori.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan