Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-09 -- 2114.zenb

Martin Barriuso

“Lagun ona baina maitale jeloskorra da maria”

Fermin Etxegoien

argazkia

Iñigo Azkona

Elkarte Kanabikoen Federazioko presidentea da eta dauzkan komunikatzaile dohain apartak hedabide askoren artean partekatzen ditu.

Euskaltzaindiak “drogazale” hitza aholkatzen du "drogadikto" hitzaren ordez. Ondo irudituko zaizu, noski...

Jakina. Adikto, menpeko eta holako hitz peioratiboek drogetan aurki daitekeen alde ona ikusteko gai ez diren moralista ustelen ukitua dute.

Zuk ez al duzu kontrakoa egiten: drogaren alde txarra ezkutatu?

Nik ez dut ezer ezkutatzen, baina alde ona ere ezagutu behar dugula uste dut. Eta erabakitzeko askatasuna eduki behar dugula erabilera arduratsua egin ahal izateko.

Droga onak eta droga txarrak al daude?

Drogak erabiltzeko modu onak eta txarrak daude, drogek ez daukate gizakiok beraien aitzakiaz egiten ditugun astakerien errua.

Egin berri diren kontrolen arabera, hirutik batek droga hartuta gidatzen du. Eragiten dituzten istripuetan droga hartu ez dutenak ere hiltzen dira...

Edozein sustantzia legezko edo legez kanpoko hartuta, besteentzako arriskua sortzen duen gidaria zigortu behar da. Baina hasi berri diren kontroletan kontsumitzaile guztiak zigortzen dituzte, baita eragina aspaldi pasatu zaiona ere.

Hedabideetan zuk bezain ondo hitz egiteko, komenigarria al da maria erretzea aldez aurretik?

Maria hitz egin eta gero erretzen dut, inoiz ez lehenago, bestela gehiegi luzatu edo haria galtzeko arriskua dut. Idazteko, berriz, lagungarria izaten zait ia beti.

Mariari buruzko poema batean sartuko zenukeen bertsoa...

Sentitzen dut, baina oso txarra naiz bertsotan. Prosaz esan ahal dizuet maria lagun ona baina maitale jeloskorra dela.

Hedabideetan agertzearen erotikaz hitz egin zenezake?

Nik ez diot “puntu” erotikoa aurkitzen. Zalantzarik gabe, boterea ematen dizu eta jende askok zu ezagutzeak abantaila batzuk ematen dizkizu. Baina era berean, ezaguna izateak askatasuna kentzen dizu, paranoia sortzen dizu, ez da egia gehiago ligatzen denik, eta astun pila batekin toreatu behar da.

Zein da zure hobby gustukoena?

Sexua esango nuke, baina ez da hobbya, oinarrizko beharra baino. Beraz, klasiko jarriko naiz eta mendian ibiltzea eta baratza lantzea erantzungo dut.

Dena eraman nahi izaten duzu baratzera!

Zergatik ez? Baratza oso leku atsegina da. Txinako esaera zahar batek dio bizitza osoan zoriontsua izateko bidea baratza edo lorategi bat zaintzea dela.

Behin Zutik alderdiaren kartel batean ikusi zintudan, gaixo bat anbulatoriora eramaten... Modelo bat bezala posatzen azken finean!

Gizonok modelo berriak behar ditugula uste dut eta, lotsa eman bazidan ere, posatzeko konbentzitu ninduten. Eta ez zait damutzen, kanpaina polita izan zen.

Baina zure buruaren hain irudi ona ematea ez al da harrokeria bekatua?

Ni ez naiz ezeren eredu sentitzen, eta jendeak badaki horrelako kanpainak hausnarketara bultzatu nahi gaituen antzerki mota bat baino ez direla. Gainera, seguru nago batzuek esango zutela: “Begira Barriuso hori guai planta egiten!”.

Esaldietako bat hautatu mesedez: “Beste mundu bat posible da” ala “badira beste mundu batzuk baina honetan daude”.

Biak dira egia borobilak. Zergatik hautatu behar dut bata ala bestea?

Erantzunak

Kaixo Martín: batzutan ikusten zaitut "Pasalo" programan.Beti zaude ondo, baina aste honetan eta atentaduaren ondoren primeran. Erabat adoz nago esandakoarekin. Oso ondo azaldu zenuen askok pentsatzen duguna. Nik ere azken urte hauetan beste begia ireki dut, baina horrek ez du kentzen, "estado de derecho" ez dugula. Horregatik eskertzen dizut esandakoa. Beste aldetik, orain dela gutxi ezagutu dut marihuana, osasun arazoak, migraña pilo bat, sufritzen ditudalako. Oso onuragarria izan da niretzat, baina ez dakit non lortu eta gustatuko litzaidake harremanetan jartzea espezialista batekin, beste botika batzuk hartzen ditudalako. Lagundu ahal nauzu?

izenaedurne 2008-05-16 11:42:32

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan