Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-17 12:24:53
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-09 -- 2114.zenb

Kontrola

Joxemari Ostolaza

argazkia


Zuzendarien sukarra. Agintea infekzio, berdintasunari beldurra diotenen eritasuna dugu oro kontrolatu behar izate hau, erabakietan parte-hartzearen kaltetan. Autogestioa genuen amets, proiektuetan zerikusi zuzena zutenen artekoen erabakimen ahalmena jotzen genuen arrakastaren oinarritzat, parte-hartze aktiboaren onuran ezarri genuen esperantza. Eta ugazabez betetzen ari zaizkigu inguruak. Edozein dela ere jardunbidea, taldeetako buruak dantzan baino talde-buruak ezartzen ditugu plaibakan, musika bakarrean adimenen hilgarri. Soldadutza eredu, Pitterman sistema. Eta okerrena zera da, sistema hau kultura bilakatua dugula. Josu Jonek bere agurrean eskatu du: denok bat Urkullurekin. Konfiantza osoa eman behar zaio bere aginpidean. Horretan datza guztion onura. Hala ere, beti dauka kideak bere ahotsa entzuna izan dadin aukera. Demokratak gara eta barne egiturak hori ahalbidetzen du. PSOEn bezala. Begiratu bestela Nafarroara. Alderdien tribunalak dira parte-hartzearen katixima. Kuota ordaindu, botoak bildu eta zuzendaritzaren konbokatorietan parte hartu. Kide soilen diziplinak bermatzen du zuzendaritzaren arrakasta, mundu mediatikoan beharrezko itxura emango diona, transferiezina, propioa. Ororen gainean handinahia izatea beharrezkoa da besteak dantzan jartzeko, doinu bakarrean musika jotzeko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan