Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Jon Torner

Jon Torner


2114. alea
2007-12-09
alde 0    kontra 0

Logela Multimedia taldearen Ardoaren negarra ikus-entzunezkoak irabazi du Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia. Profesionalen atalean, Telmo Esnalen Setioa –film dokumentalen sailean– eta Iñigo Kintanaren Itzalak –argumentuzko obren artean– ere saritu dituzte. Amateurren atalean, bestalde, Lander Arbelaitz Argiako kazteariaren Su eta lore artean lanak jaso du dokumental arloko lehen saria. Estoniako errusiarren integrazioari buruzko dokumental hori www.argia.com webgunean duzue ikusgai.

 

Juan Izuzkiza filosofia irakasle bergararrak irabazi du Juan Zelaia Saiakera Sariaren zazpigarren edizioa, Paranoiaren hozberoa lanarekin. Munduaren egoerari buruzko azterketa eta hausnarketak bildu ditu Izuzkizak bere saiakeran.

 

 

Jose Luis Zumeta pintore usurbildarraren 30 koadro jarri dituzte ikusgai Donostiako Kur galerian. Zumetak azken urteotan margotutako olio pintura koloretsuez osatutako erakusketa urtarrilaren 23a arte izango da zabalik.

 

Helena Orkoien 21 urteko sopranoari eman dio Interprete Gazteen saria Espainiako Juventudes Musicales elkarteak.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia