Astekaria

 Bertso berriak 

ENAIri jarriak

I Iruñeko ferietan iragan hilabetetan postutxo bat salgai dago gobernuko goi mailetan curriculum egokirik ez omen da jaso bertan.

Irudia


2114. alea
2007-12-09
alde 0    kontra 0
Estitxu Arozena
Estitxu Arozena bertsolaria (Karlos Corbella)
II

Gobernu honetan trebe
“euskararen alde gaude”
tratu hartan sos erdia
nahikoa zen alafede
eta orain ezin itxi
bikoitza eskainita ere.

III

Bortziri, Araitz, Baztangoiza,
Sakana edo Agoitza!
baldintza hauek betetzeko
egiten dute otoitza:
koherentzia erdia
eta nortasun bikoitza.

IV

Tranpan ez gara erori,
orain opari bat tori!
gure Euskararen Nafar
Institutua da hori
batzuk ez dute ulertzen
zer ez duten egin ongi.

V

Ordenagailu eta mahai
betetzea ezin amai
zuzendari kargu gabe

oraindikan zaude ENAI
esplikatu dezatela
nola inor ez duten nahi.

VI

Hiru zona, hiru atal
eguzki bat mila itzal
Nafarroan gureari
begiratuz apal-apal
berriz ez dugu izan nahi
EAEkoen Orfidal.

Doinua: “Iruñeko ferietan”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia