2007-12-09 -- 2114.zenb
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 42. ekitaldia abian da. Bete-betean ari duzu abenduaren 5etik 9ra bitartean. Gerediaga Elkarteak buru-belarri jardun du prestaketan urte osoan. Ez du, antza, umorea galdu horregatik, Umorea baita Azokako gaia. Ekitaldi parrasta izanen da umorearen zioz, baita jende parrasta hauen inguruan igurikatu ere. Maiatz literatur elkarteak jasoko du Argizaiola saria, bere 25. urteurrenaren kari. Durangon, alabaina, zenbakiak dira distira egunotan: 317 stand, 554 nobedade eta 61 parte-hartzaile. Guk geuk, “geure” Azoka hizpide, liburu ekoizpenaren arima eta motore diren hainbat editoreren berbak paratu ditugu erreportaje honetako orriotan. Txuma Murugarren musikariak berriz, berezko “doinua” jarri die orriei. Durango kari, kultur berriak lau haizetara aldarri.
Landako guneko hitzorduaren aurretik egin dugu berba euskal argitaletxeetako ordezkari hauekin. Lau ziren galderak eta hamaika izan dira erantzunak.
Marjinalian topatu dugu Txuma, hitzak piztu eta zigarretak erretzen. Akustikoa du jarioa, melodikoa ia. Nota emateko intentziorik gabe mintzo da, konpasak janez batzuetan, armonian besteetan, ahots propioz beti.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa