Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-12-09 -- 2114.zenb

Nagore Irazustabarrena

AEB, 1960. NASA viscolastic izeneko material berria garatzen hasi zen, espazioan astronauten atsedena hobetzeko asmotan. Geroago, koltxoi biskoelastikoek lur hartu zuten, eta helburu terapeutikoekin erabiltzen hasi ziren ospitaletan. Azken urteetan koltxoi horien erabilera zabaltzen ari da etxeetan. Eta ziur alor honetan laster izango direla berrikuntzak, gizakia gizaki denetik lo ahalik eta erosoen egiteko bideak bilatu baititu.

guztia irakurri

Moskuko KGB ren kuartel nagusia izandakoan giza arrastoak aurkitu dituzte berriki. Sobietar inteligentziaren egoitza nagusi ohia (argazkian) Nikolskaya kalean dago, Plaza Gorria eta Lubyankaren artean, eta guztira 34 eskeleto topatu dituzte, guztiak balaz zulatuak. Arrastoak ikertzen hasi dira eta, behin behineko emaitzen arabera, hilketak 1930eko hamarkadan gertatu ziren, Stalinen Purga Handiaren garaian hain zuzen. Dirudienez, garbiketa haren frogak ez zituzten behar bezala estali. Eta hala ere, izebergaren punta baino ez dira hezur horiek; 1937an, Purga bere gorenean zenean, eguneko 1.000 exekuzio burutzera iritsi ziren. Hezurren ondoan herdoildutako pistola bat ere aurkitu dute.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan