Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Jon Torner

Jon Torner


2114. alea
2007-12-09
alde 0    kontra 0

Mery Cuesta arte kritikari eta komisarioak adierazpen hauek egin zituen Gara egunkarian: "Irudi zirkulazioa da gaur egungo ekoizpen eta erakusketa eremu nagusia da. Museoa konturatzen ari da higiezinezko lursail huts bihurtzen ari dela. Hortik helburu turistiko bihurtzea (Guggenheim bezala) eta dendaren eremua handitzeko joera".

 

Idoia Otegi Titirijai jaialdiko zuzendariak Aldaketa 16 aldizkarian: "Txotxongiloak pixkanaka merezi duten tokia hartzen ari dira. Niretzat arterik osoenetakoa da. Egia da badaudela oraindik askoz inportanteagoak diren arteak, oihartzunari begira. Hona opera bat ekarri eta komunikabide guztiek toki handia ematen diote. Txotxongiloen obrak ekarri, aldiz, eta batzuen kasuan ematen du ez garela existitzen. Horrek amorrua ematen dizu, Donostiako Musika Hamabostaldira edo Antzerki Feriara datozenekin konpara daitezkeen ikuskizunak izaten direlako".

 

 

Juan Ignacio Vidarte Guggenheimeko zuzendariak Administrazioa Euskaraz-en: "Museoaren ondorio inportanteenetakoa herritarrengan duen efektu psikologikoa da: proiektu endogeno bat; ez da Expo bat, ezta olinpiadak ere. Hemengo erakundeek erabaki eta abiarazitako egitasmoa da, lehenengo momentutik proiektu konplikatua, arrisku handikoa esango nuke, baina bere helburuak betetzen ari dena eta, are gehiago, aurreikusi baino neurri handiagoan".

 

Txema Muñoz Kimuak programako koordinatzaileak El Correon : "Inor ez da profeta bere lurraldean’ esaera bete egiten da EAEko telebistetan. Gehiago baloratzen gaituzte telebista valentziarrean edo katalanean. Badaude ETBk erosi ez dituen duela pare bat urteko film laburrak , euskarazkoak barne. Ez dut zergatia ulertzen. Pentsatzen dut arrazoi politikoengatik izango dela, baina ez da onargarria programazioa betetzeagatik Koldo Almandozen Belarra film laburra gaueko hamabietan eta aldez aurretik jakinarazi gabe ematea".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia