2007-12-02 -- 2113.zenb
Greziar mitologiak kontatzen duenez, Prometeok sua lapurtu zion Zeusi gizakiaz errukitu eta hauei indar pixka bat eman asmoz. Azkenean, zigortu egin zuten Jainkoena zen elementu hau gizaki ahulen eskura jartzeagatik. Mitoak mito, Jainkoen beldurrak egia bilakatu eta asko dira urtero gizakiaren erruz erretzen diren baso, sastraka eta belardiak. Euskal Herrian urrian hasi zen sute denboraldia eta apirilera arte iraungo du. Nahiz eta sute kopuruak gora egin munduan, azken urteetan nabarmen egin du behera Euskal Herrian, honezkero, lotsagorrituta behar duen Prometeori zigorra kentzen lagundu nahi bagenio bezala.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1