2007-12-02 -- 2113.zenb
Iker Barandiaran
Petti ::On
GAZTELUPEKO HOTSA
iraupena ::52´53´´
prezioa ::14.45€
Petti da euskal kantagintzaren altxorretako bat. Sasoi batean isilik egon den arren, Lauaxetaren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoan oilo ipurdia jarri zigun Amayur gaztelu baltza kantuarekin; eta Hauxe proiektuarekin herdoila kendu zuen gainetik. Bost urte eman ditu, baina itxaronaldiak merezi izan du. Rafa Ruedaren gidaritzapean beratarraren kantuak instrumentazio askorekin jantzi eta dotoretu dituzte, intentsitatea eta ñabardurak batuta. Pieza akustiko eta biluzietatik hasita, blues eta countryan murgildu, eta gai da Tom Waitsen pareko giroak sortzeko, edota gitarra altxata azeleragailua zapaltzeko. Bere bi alderdiak erakutsi ditu: Ameriketako sustraiei begira idazten dituen kantu lasai eta akustikoak, baita rockeroagoak ere. Oso gutxik dute abesterakoan Pettiren arima.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa