Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-02 -- 2113.zenb

Mesanotxekoei jarriak

Maialen Lujanbio

argazkia

Karlos Corbella

I

Liburuaren montzoiak
urtero abendu bana.
Lehengo urtekoen grina
aurtengoekin joana.
Zure inprenta-berri usaina
erakarri ninduana,
orain ardo-minduana,
zabaltzean min duana.
Gainean dauzkazun beste
zortziren zimendu lana.
Hautsño zahar batek bildua
ahaztura ta lizun dana...
...Hainbesteko urgentziaz
erosi nahi zintudana...!

II

Abenduro hazten doan
Orri-Mendi infinitu,
elur-malutatxo beltzak
behetik gora ari ditu.
Karbono 14 frogak
egingo baldin banitu:
Euskal Goi-Paleolitu...
Durangaroko bariku...
Liburuak buztantxo bat
100 orrian sarturik du,
irakurketa puntu zen
bere faktura oritu:
bederatzirehun pezeta*

III

Paginek estu itota
zenbat puntu, paper, marra...
Bukagabeko historia,
lehertu gabeko aparra,
hezetutako bolbora,
iritsi ez zen negarra...
Berri-garaiko sukarra,
ke bihurtzen den sugarra.
Bat dira irakurketa
eta maitasun suharra:
berriak, datorrenean,
erraz baztertzen du zaharra.
Fideltasuna ez izan
horren espektakularra...

IV

Plater lardaskatzaileak
sardexka juxtu zikindu;
hasitako nobelaren
letreri tinta urdindu;
Txin-txin hotsa-lako harreman
arinak, are arindu.
Argi-txispez maitemindu
ta itzaltzean “berdin du...”,
“Han beste bat!”. Humonoak
desioa errekin du.
-Sartu azkar hozkailuan!
edo zureak egin du!
Ooh... iraungitze data zun,
eta jakinmina... mindu.

V

Ba nik ere liburu bat
idatzi behar dut ba! bai!
Utzi nituen orrian
mila istorio dauzkat zai
Orri bakanok ebaki
elkarri josi ta jarrai...
Zentzugabea? Nolanahi
hortik lehen ere bada, ai...
Zer hasi nun ta non utzi
biografi-erreportai,
txatalen collage realista,
Durangaro anitzen paisai.
Beste liburuen txanpon
sobrakoen truke salgai.

Doinua: “Noiz hasi ote zen dena” (Gu ta gutarrak)

(*gaurko bost euro ta piku)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan