Astekaria

 Bero-beroan 

Hobetuzen “heriotza”

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2113. alea
2007-12-02
alde 0    kontra 0

Hobetuz –sindikatu, patronal eta administrazioak 1995ean EAEko langileak profesionalki hezteko erakundea– hil da. Lan harremanetarako euskal esparruaren sorrera eta lehen pausoa izan nahi zuenari labankada hilkorra sartu dio Administrazioak, batik bat Ibarretxe lehendakariak eta EAko kontseilari Tontxu Campos eta Joseba Azkarragak. Joko arauak hautsi dituzte gehiengoei dagokienez. Madrilen erabakietara makurtu dira. Etengabeko Prestakuntzarako Fundación Tripartita espainiarraren arauak onartu dituzte, Hobetuzek (gehiengo sindikala dute ELAk eta LABek) hala nahi ez izanda ere. Hezkuntzak Estatutuan jasota dagoen transferentzia defendatzeari uko egin dio. Horrenbestez, Madrildik etorritako finantziazioa onartu dute, eta horrela, gehiengo sindikal espainiarrak Euskal Herritik urruti erabakitakoari men egingo diote. Eredu espainiarra onartu dute, Etengabeko Prestakuntzan ustelkeriaren eta eskandaluaren adibide dena. Espainiaren ordezkaritzaordetza izatea onartu dute, bestek erabakitakoa egiteko. Hobetuz Espainiar Estatuko Administrazioaren leihatila bihurtu dute, Madrilen sukurtsal. Non dago euskaldunok dugun erabakitzeko eskubidearen aldeko Ibarretxeren propaganda? Edo erabaki esparruaren errespetuaren aldeko propaganda? Hitzak dira gauza bat eta beste gauza bat ekintzak. Hobetuzekin egindakoek erakusten dute nolako borondate politikoa dagoen: esparru ekonomiko euskaldunaren aurkakoa. Nahiz eta kontrakoa dioten.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia