Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-02 -- 2113.zenb

Osasuna

Emakumeak, “erreago”

Jabier Agirre

Emakumeek gizonezkoek baino aukera gehiago dute beren lanbidea dela-eta arrisku psikosozialak jasateko. Horien adibide modura aipa daitezke laneko estresa, edota burning izenekoa –erretze sindromea esango genioke euskaraz–. Lanean ari diren emakumeen %36k aitortzen du horietako sindromeren bat daukala, gizonezkoen artean proportzioa %29,8koa den bitartean. Hala dio behinik behin UGT sindikatuaren Arrisku Psikosozialen Behatoki Etengabeak landu duen ikerketaren emaitzak.

Kasurik gehienetan hauek dira diferentzia horien arrazoiak, sindikatuaren ustez: emakumeek autonomia gutxiago izatea, beren zeregina baldintza okerragoetan betetzea eta egindako lanaren gainean gizonezkoek baino kontrol txikiagoa edukitzea. Gainera, esan beharra dago mugimendu errepikatuekin eta sormen eskasarekin lotutako jarduerak egiten dituzten langileen artean, gehiago direla emakumeak gizonezkoak baino.

Erretako langilearen sindromea –burn-out bezala ere ezagutzen da–, hainbat sintomarekin agertzen da langileengan. Besteak beste, hustasun-sentimendua, akidura, porrot egitearen sentsazioa, ezintasuna eta auto-estimu baxua. Motibazio gutxi eskaintzen duten zereginak egiteak edota etxetik kanpora egindako lana etxekoekin batera egin beharrak erraztu egiten du emakumeen baitan ezinegon hori gehiagotan agertzea.

UGTren ikerketaren arabera, badira gainera gizonak eta emakumeak modu ezberdinetan sentitzen diren lan-eremu gehiago ere. Horrela, lanean ari diren emakumeen %68k dio zama psikologiko handia jasaten dutela bere lanpostuan; horixe bera aitortzen duten gizonezkoen proportzioa, aldiz, %65ekoa da. Eta beraien laneko baldintzei buruz galdetzen zaienean, emakumeen %13k dio ez direla egokienak, eta gizonen artean, berriz, %9k besterik ez du uste hori.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan