Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-12-02 -- 2113.zenb

Joxerra Aizpurua

Brahmaputra ibaia

Frantziar ikerlari talde batek Nature aldizkarian argitara eman duenez, Himalaiak karbono dioxidoa zurgatzen du. Bertako mendien higadurari esker, Brahmaputra bezalako ibaiek materia organiko asko garraiatzen dute itsasorantz, eta materia hori itsas hondoan geratzen da ongarri modura. Lehen estimazioen arabera, Himalaiako ibaiek milioika tona partikula garraiatzen dute urtero eta horrek izugarri aberasten du Bengalako badia.

guztia irakurri

Osasuna

Jabier Agirre

Emakumeek gizonezkoek baino aukera gehiago dute beren lanbidea dela-eta arrisku psikosozialak jasateko. Horien adibide modura aipa daitezke laneko estresa, edota burning izenekoa –erretze sindromea esango genioke euskaraz–. Lanean ari diren emakumeen %36k aitortzen du horietako sindromeren bat daukala, gizonezkoen artean proportzioa %29,8koa den bitartean. Hala dio behinik behin UGT sindikatuaren Arrisku Psikosozialen Behatoki Etengabeak landu duen ikerketaren emaitzak.

guztia irakurri

Landareak

Jakoba Errekondo

Populus alba

Lilien zuhaitza da zurzuritzakoa, idi-bihotz itxurako lilien zuhaitza, hobe esanda. Tulipa edo idi-bihotza tankerako lore ederrak ematen ditu Liriodendron tulipifera zuhaitz iparamerikarrak, eta horixe adierazten du zehatz-mehatz botanika sistematikoaren aita izan zen Carl von Linnék XVIII. mendean jarri zion izen bikoitz horrek. Harrez gero erabiltzen dugun bizidun guztien izendegiaren sistematika osoa berak abiarazi zuen eta izenari ematen zion garrantziaz jabetzeko hara zer esaten omen zuen: “Nomina si nescis, perit et cognitio rerum”, hau da, gauzen izena ez badakizu, beraietaz dakizuna ere urmariatuko da.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan