2007-12-02 -- 2113.zenb
Torino (Italia), 1957ko uztailaren 4a. Dante Giacosak diseinatutako Fiat 500 berria aurkeztu zuten. Merkea zen (490.000 lira) eta orduko 85 kilometro egiteko gai zen. Eskaintza erakargarria zen baina, hasieran, beharbada sinpleegia zelako, ez zuen esperotako arrakastarik izan. Italia berreraikitzeko motor nagusietakoa izango zenari kosta egin zitzaion martxan jartzea.
POTEMKIN GERRAONTZIA (1925) filma DVD formatuan argitaratu berri du Divisa Home Video etxeak. Filma errestauratu eta euskarri horretan salgai ipintzen dut lehen aldia da. Sergei Mijailovitx Eisensteinek zuzendua, pelikulak benetako gertakizun historiko baten berri ematen du: 1905ean Odessan errusiar ontzi horretako tripulazioa matxinatu zenekoa. Film horrekin batera 20ko hamarkadako beste sobietar klasiko bat ere eman dute argitara, goitik behera zaharberritu ondoren: Aelita (1924) zientzia fikziozko filma, Yakov Protazanov-ek zuzendua eta Alexei Tolstoi kontearen nobelan oinarritua. Film horretan, Marteko erreginak mezua bidaltzen du Lurrera, laguntza eske. Aitak, planetako diktadoreak, preso dauka. Bi lurtarrek Marterainoko bidaia egingo dute, Aelita erreginarekin batera tiranoaren aurka borrokatzeko.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa