2007-12-02 -- 2113.zenb
Dokumental bat eskuetan, profeta apokaliptikoz jantzita –eta gehiegikeriaz jositako bizimodu honen ajeak astintzeko helburuz– itzuli zen munduko pertsonaia sonatuenen erakusleihora Al Gore, politikari eta ekologista estatubatuarra. Iraken kontrako gerra tinko salatu ostean, berotze globalaren inguruan alerta gorria piztea izan du aspaldi honetako misio nagusia, Humanitateak sekulan ezagututako arazo moral, etiko, espiritual eta politikorik garrantzitsuenaz ohartaraztea, haren esanetan. Eta, ikono mediatiko gisa eman zaion oihartzuna eta aurtengoan jaso dituen sari ponposo guztiak aintzat hartuz gero, jokaldia benetan biribil irten zaiola zalantzarik ez da.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1