Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-25 -- 2112.zenb

Maltzagatik

Tortura: zerbait aldatzera ote doa?

Xabier Letona

argazkia

Juan Carlos Ruiz/Argazki Press

TORTURA DELA ETA Amnesty Internationalek berriz salatu ditu Espainian segurtasun indarrek, salbuespenik gabe, ematen dituzten tratu txarrak. Enegarrenez. Eta zertarako, beraz? Salaketen joan-etorrien jarioan, inpunitaterako dagoen tarte zabala agerian uzten du galderak.

usko Legebiltzarrean bertan ere tortura salaketak ugariak izan dira eta aintzat hartuak eta aztertuak ere bai horietako batzuk, baina joan den astera arte itxaron behar izan da torturaren berme esanguratsuenetakoa den inkomunikazioaren amaiera ofizialki eskatzeko. Eta pentsatzekoa da, horrek esan nahi duela Ertzaintzak egindako atxiloketetan, epailearen agindu zehatzik ez bada bederen, inkomunikaziorik ez dela erabiliko.

Madrilgo Kongresuan jai izango du lege aldaketa eskaerak, baina Eusko Legebiltzarreko batzorde bat joan egin beharko da bertara onartutakoaren defentsa egitera eta, ezezkoaren baitan, iruzkinen ñabarduretan jarri beharko da arreta PSOEko lerroetan aldaketa zantzurik antzematen den ala ez ikusteko.

Zeren eta, Madrilgo sinadura esanguratsu batzuek idatzitakoak ikusita, aldaketa zantzurik ba ote den pentsatzen has liteke akaso. Soledad Gallego-Diaz El Pais-eko sinadura eta barne egituretako izen garrantzitsua, adibidez, PSOEren Gobernuak gaiari behar bezala heltzeko zeren zain dagoen galdetzen hasi da. Amnesty Internationaleko salaketak aintzat hartu eta agintarien –eta herritarren– esku hartzea eskatzen zuen argi eta garbi. Erresuma Batuko gobernuak 70eko hamarkadaren amaieran eman zion bukaera torturaren erabilera sistematikoari, IRA oraindik bete-betean ari zenean bere bide armatuaren ibilbidean.

ESPARRU Demokratikorako Proposamena luzatu berri du ezker abertzaleak duela hiru urteko Anoetako proposamen ospetsuaren hirugarren urteurrenarekin bat eginda.

Anoetako hark euskal gizarteko ia eragile guztien onarpena eta bultzada izan zuen. Negoziazio prozesu saio berria bideratzera eta babestera zihoan, ordura arte ez moduan, bake prozesuan alde politikoa eta alde teknikoa bi mahaitan bereiziz. Baina bistan da testua eta testuinguruaren interpretazioak desberdinak izan direla. Legebiltzar batek onartutako legea ere bera da guztientzat, baina epaileek egiten dituzten interpretazioen ondorioz oso emaitza desberdinak eman ditzake.

Hark baliagarria izaten jarraitzen du hainbat eragilerentzat, inork ez du hura komunetik behera bota. Haren garapen eta aplikazioan eragileek egindakoan dira desberdintasunak. Ondorioa, berriz eta askoz gehiago hitz egin behar da, besteak beste. Irtenbidea lortu arte.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan