Astekaria

 Bero-beroan 

Sarkozyren grebak

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2112. alea
2007-11-25
alde 0    kontra 0

statu frantseseko lehendakari ahaltsua, Nicolas Sarkozy, joan den asteaz geroztik borroka latza izaten ari da sindikatuekin. Honek Ipar Euskal Herriari ere eragiten dio. Garraio publiko eta energia sektoreetako langileak, ikasleek babestuta, grebara atera ziren joan den astean, Sarkozyk gogortzeko asmoa duen pentsioen erregimen berezia salatzeko. Aste honetan bertan, funtzionarioek, zeinak plantilla eta hauen zerbitzuak murriztearen aurka dauden, gauza bera egingo dute. Justiziaren eremuak eta opera kantariek zein dantzariek jarraituko diete bide horri. Egia da Sarkozy lehendakaritzara lan eta gizarte mailako berrikuntzengatik heldu dela, gizartearen gehiengoak babestuta. Baina, apustu arriskutsua da bai berarentzat baita sindikatuentzat ere. Gaurko grebalarien aurrean amore ematen badu –1995ean greben luzapenak Chirac eta Juppé erreforma bertan behera uztera behartu zituen–, beste talde batzuk, funtzionarioak aste honetan bertan, kalera aterako dira gizarte eta soldata hobekuntzak eskatzeko. Amore ematen ez badu, hain aldarrikapen sentikorraren aurrean eta grebak luze jotzen badu garesti ordainduko du. Datorren urteko martxoan udaletako hauteskundeak ditu. Bere kudeaketaren lehen proba izango dira.

Sindikatuek ere amore ematen badute eta Sarkozyren erreforma neoliberalak orain gelditzea lortzen ez badute, beste kolektibo batzuek lan eta gizarte erreforma horiek eta lehendik egiteke daudenak jasan beharko dituzte.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia