Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Ozono geruza: baikor izateko arrazoiak

Irail amaieran aurreratu genuen aurtengo ozono zuloari txikia izango zenaren traza hartzen geniola. Azkenean halaxe gertatu da, azken bost urteotako joera berretsiz. Ozono geruzako zuloaren inguruko alarmak ezin dira oraindik itzali, baina 90eko hamarkadan hartutako neurriek uste baino eragin handiagoa izan dutela baiezta daiteke.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2112. alea
2007-11-25
alde 0    kontra 0

Kontuan hartzekoa da ozono geruzarik gabe gaur egun Lurrean dauden espezieek –gu barne– ezin izango luketela bizi.

Zahar-zaharra

Zientzialari talde batek 410 urteko moluskua topatu du Islandiako itsas azpian, Artica islandica espeziekoa hain zuzen. Orain arte espezie horretako ale asko aurkitu dira, baina hau izan da guztietan zaharrena, aurreko errekorra 374 urtetan zegoen eta.

Molusku mota hori aztertzeak zahartze-prozesua hobeto ezagutzeko balio dezake, eta horregatik, zientzialariek ikerkuntza egingo dute espezie horretako animalien zuntzen inguruan. Esan beharra dago, hala ere, errekordun animalia hil egin zela probak egiten zizkioten bitartean. Zaharra bai, hilezkorra ez.

Arriskuaren usaina

Japoniar ikerlari batzuek Nature aldizkarian argitara eman duten artikuluaren arabera, animaliek usaimenaren bidez arriskua antzemateko duten sistema deuseztatu egin daiteke. Ikerlariok usaimenaz arriskua antzematen ez duten saguak sortu dituzte, bi gauza frogatuz: batetik, animaliek jaiotzatik daramatzatela sudurrean arriskuaz ohartarazten dituzten hargailuak, eta bestetik, animaliak gai direla usain berrien inguruan erreakzio berriak sortzeko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia