2007-11-25 -- 2112.zenb
“Oinarrizko eskubideen eta hiritarren eskubideen praktikan interesatua egon daitekeen beste edozein pertsonak bezala segitu dut auzia. Eta ezagutu dudan gutxia oso kezkagarria iruditu zait. Uste dut pentsamendua eta elkartzeko askatasuna kriminalizatzeko arriskuan gaudela. Terrorismoaren eta talde armatuaren kontzeptua mitxelin asko hartzen ari da. Duela hamabost urte herrialde honetan ere ikusten ez ziren egoerak sortzen ari dira, atzeraka goaz. Orduan talde armatuko kide izatea armak eskutan edukitzea zen, eta kolaboratzea armak eskutan zituztenekin kolaboratzea, hori elementu garrantzitsua zen. Oraingo 18/98 epaiketa horretan, berrogeita hamar inputatu baino gehiago dira, eta ez da pistola bat bera ere. Alegia, inongo ekintza armaturik egitea leporatu gabe, eta inongo armarik eta dokumentazio faltsurik eduki gabe, talde armatuko kide izatea leporatzen zaie”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa