Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-11-25 -- 2112.zenb

Diskoteka

Ezlekuak

Iker Barandiaran

Lisaboren diskoa

Lisabö::Ezlekuak

Bidehuts

iraupena ::41’08’’

prezioa ::15,45€

Intentsitatea eta sentimendua gutunazal zurian

Oraingoan ere luze itxaron dugu irundarren lana esku artean izateko, baina emaitza merezi du, alajaina. Ivan baterian jarri da berriro, eta Jabiren itzulerak arindu du Karlosek ahotsean hartutako zama. Zenbaitzuk post-hardcore deitzen dugun abaniko zabalean kokatuta daude, baina ñabardura askorekin eta estiloaren patroi ezagunetik aldenduz. Erritmoak garrantzia handia du, giroek ere bai, eta baita distortsionatutako urruneko ahotsek ere. Intentsitatea eta sentimendua dira kantu gehienen oinarria. Baina badira pasaje orkestralak dituzten zati intimoagoak edota alaitasun izpi batzuk –gutxi– ere. Shellac, Portobello Bones eta Akauzazte datozkigu burura. Bestalde, Bidehuts autoekoizpen ekimen interesgarria estreinatzen duen disko honen diseinua, dotorea benetan. Zorionak!

Lisabö

Lisabo taldea
«Inoiz baino gehiago sinesten dugu autoekoizpenean»

“Zugandik ezer espero ez denean zara kasik askea”. Zuen kasua alderantzizkoa da. Presio handia izan duzue diskoa egiteko aspaldian jaso dituzuen kritika onak ikusita?

Kritika horiek guztiek presioa baino gehiago laguntza eman digute. Disko batean hainbeste denbora eta neke utzi ondoren, horrek asko pozten gaitu. Presioa guk ipintzen diogu geure buruari; diskoko lehen abestitik azkenera arte guztiz gustukoa izan behar dugu.

“Inon ez gustura, nahiz eta lurrak egiten duen argi gure begien aurrean”. Zer dira Ezlekuak?

Testiguak dira, gure bizitzaren parte diren testuinguruak. Pertsonalitate guztiz aldakorra izan arren gure egunerokotasunean guztiz normalak diren leku modura ulertzen ditugu.

Martxel Mariskalek egin ditu hitzak. Askatasun osoz utzi diozue Ezlekuaken ideia garatzen? Orain arte hitzak musikaren gehigarri izan al dira?

Ezlekuen kontzeptua oso irekia eta pertsonala, aproposa, iruditu zitzaigun Martxel idazten hasteko. Berari asko gustatu zitzaion. Bere idazteko modua asko gustatzen zaigu, argazki kamerarekin idazten duela dirudi. Martxelek gurekin egin duen disko bakoitzaren %50 berea da. Hitzak oso garrantzitsuak dira, eta itzulpenak ere egiten ditugu.

Beste askoren artean Portobello Bones eta Shellac taldeek garrantzitsuak dirudite zuentzat. Lehenak badu eragina ahotsen trataeran eta giroetan; eta bigarrenak erritmo eta soinu motan…

Ba ez dakit… Egia da talde horiek nahiko presente egon direla gure eraginetan, batez ere Shellac, baina ez nituzke hain eragin zuzentzat hartuko. Gaur egun partaideok entzuten dugun musika zabalegia da.

Bidehuts da ekimen bateragarriena zuen jarrerarekin?

Bai. Inoiz baino gehiago autoekoizpenean sinesten dugu, Lisabök beti sinistu izan du, eta unerik egokiena zen horrekin aurrera egiteko, Metak itxita egonda. Do It Yourselfean sinesten jarraitzen dugu.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan