Astekaria

 Liburuak 

Familia anitzak Pirritx eta Porrotxen eskutik

Irudia

Pilar Iparragirre


2112. alea
2007-11-25
alde 0    kontra 0
Pirritx eta Porrotx
Pirritx eta Porrotx pailazoen Familiak milakolore diskoa

Pirritx eta Porrotx ::Familiak milakolore

Elkar, Katxiporreta

2 CD + 6 puzzle

prezioa ::25 euro bakoitza

Pirritx eta Porrotx pailazoek Familiak milakolore egitasmo osoa jaso dute bi CD-ROM eta sei puzzletan. Horretarako hainbat elkarteren laguntza jaso dute, besteak beste, adopzioaz arduratzen den Ume Alaiarena; harreran hartutako haurren gurasoak biltzen dituen Beroa; gay eta lesbianen Gehitu elkartea; eta guraso bananduen Agipase elkartea. Hiru urte baino gehiago dituen edonork ondo pasa eta ikastea dute helburu Pirritx eta Porrotxek. CD bakoitzak honako elementu hauek bildu ditu: eskolan aurki daitezkeen famili eredu ezberdinen adibideak azaltzen dituen bideo bat; Marimotots eta Maite zaitut-en bideoklipa; hiru ipuin bizidun orain arte kaleratutako kontakizunekin –Arrantzan, Herriko postariak eta Gorka konpontzailea, batean; Nerearen argazki-albuma, Tiderrekin tea hartzen eta Agur, Pakito! bestean– Horiez gain, jokoak ere badaude –margotzekoak, labirintoak, puzzleak, memoria jokoa eta idazketa txokoa–, eta baita musika ere. CD bakoitzak zortzi kanta ditu, jolastu edo ipuin bizidunak zein bideoak ikusi bitartean haurrak entzun ditzan. Bi kaxatan banatutako sei puzzleak ere Familiak milakolore osatzen duten sei kontakizunenak dira.

«Bilduma hau bukatu da, baina gogoetaren espiritua ez, noski»

Zein da zuen proiektuaren helburua?

Honekin hasi ginenean, gogoeta bat genuen buruan: haurrek eskolan dituzten familia eredu anitzak. Haurrek ikasgelan bizi duten egoera bat jaso nahi izan dugu: familiaren dibertsitatea. Gaur oso normala da, ikasgela batean, familia eredu “tradizional” batean (aitak, amak eta seme-alabek osatua) bizi den haur baten ondoan, bestelako familiak dituzten haurrak eserita egotea: guraso bananduen haurrak, adopzioan hartutakoak, bi ama edo bi aita dituztenak, atzerriko haurrak, amarekin edo aitarekin bakarrik bizi direnak... Guretzat denak dira familiak, maitasunak lotzen dituelako. Eta horixe azpimarratu dugu proiektu honetan.
Labur esanik...

Maitasuna dela familiak egiten dituena, odolezko loturen gainetik, aurreiritzi moral, sozial edo bestelako kontsiderazioen gainetik.
Eta zer ikasiko du haurrak bilduma honi esker?

Ba, dibertitzea dela inportanteena; ongi pasatzea baita ikasteko modurik onena; sormena lantzeko, lagunak egiteko... Horretan haurrak azkarragoak dira. Desberdintasunak onartzeaz lezioa ematen digute

Oraingo honekin amaitutzat eman duzue bilduma?

Bilduma bera bai, baina gogoetaren espiritua ez, jakina. Guk puntu bat azpimarratu dugu, eta hortik aurrera etorriko dira horren inguruko proiektu asko. Eta ez gure argitaletxean bakarrik, beste batzuk ere hasi dira bide hori jorratzen. Hori pozgarria da guretzat, gure proposamena sozializatzen ari delako.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza