Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-11-25 -- 2112.zenb

Entzia mendilerroa (Araba)

artikulu nagusira itzuli
Sei mila urteko hilobiak
argazkia


Trikuharri edo dolmenak –dolmen hitzak harrizko mahai esan nahi du–, taldekako hilobiak dira. Komunitate bakoitzak bertan lurperatzen zituen hildako kideak, beren ondasunekin batera. Monumentu sendoak dira, eta eraikitzeak jende askoren parte hartzea eskatzen zuen.

Trikuharriaren neurriak alda daitezkeen arren –ia pertsona bakarrarentzat soilik ziren megalito txikienetatik handienetaraino–, osagai bertsuak izaten zituzten denek ala denek: hildakoak lurperatzeko gela, hartarainoko korridorea eta guztia estaliko zuen harri eta larrezko tumulua. Trikuharri batzuk eraikitzeko, harlauza handien ordez egurra, harri zabal txikiak eta harri kozkorrak ere erabili izan ziren.

Kristo aurreko 4000. urte inguruan hasi ziren trikuharriak eraikitzen, eta oso azkar zabaldu ziren. Bigarren milurtekoaren hasieran amaitu zen betiko, hilobi eraikuntza horien erabilpena.

Aizkomendiko trikuharria Euskal Herrian ezagutzen den mota horretako lehenengo monumentua da. Egilaz herrian dago, eta halabeharrez aurkitu zuten, 1832an. Haren jatorrizko itxura oraingoaz bestelakoa zen, gaur egun oso eraberriturik baitago. Hainbat arkeologo aritu dira ikerkuntza lanak egiten aztarnategi horretan, tartean Joxe Migel Barandiaran bera ere.

Arrizala herrian kokaturik dagoen Sorginetxeko trikuharriari dagokionez, ez dago oso argi noiz aurkitu zuten, baina badirudi hurbil dagoen Aizkomendiko trikuharriaren aurkikuntzaren inguruko zenbait idatzitan Sorginetxekoaren berri ere ageri dela.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan