Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Ezpalak >
  • Emakume belaunaldi baten erretratu izugarri zintzoa

2007-11-25 -- 2112.zenb

Abarrak

Emakume belaunaldi baten erretratu izugarri zintzoa

Jon Torner

argazkia

Persépolis. Marjane Satrapi.
Norma argitaletxea. 366 orrialde, zuri-beltzean.

“Badakizu zer egiten dieten atxilotzen dituzten neska gaztetxoei? Badakizu Niloufarri zer gertatu zitzaion? Badakizu legearen arabera ezin dela birjinik hil... Bada, iraultzaren zaindari batekin ezkontzen dute... eta exekutatu aurretik desloratu egiten dute. Badakizu horrek zer esan nahi duen?! Inork ilerik ukitzen badizu, akatu egingo dut!”

Marjane Satrapi irandarrari bere amak gaztetxoa zenean esan zizkion hitz horiek. Beranduago Persépolis komiki-liburu autobiografikoan jaso zuen amarekin izandako solasaldi hura, bere bizitzako beste hainbat pasarte hunkigarrirekin batera. Jomeiniren 1979ko iraultza islamikoaz ari zitzaion ama. Marjanek bederatzi urte besterik ez zituen orduan, eta errealitateak gain hartzen zion sarri. Dena den, ez zen kikildu, eta ausardiaz egin zion aurre patuari. Komiki honetan, bere bizitza baino, bere gaztaroko Iran erretratatu nahi izan duela dio autoreak. Iraultza islamikoa du hizpide, Iran eta Irak arteko gerra, CIAren esku-hartzea nazioarteko gatazketan, erlijioa, petrolioak gerrateekin duen harremana, atxiloketak, agintarien hipokresia, torturak... eta emakume irandarraren egoera. Familia-egitura, ileko zapia, gona luzeak, sexu harremanak... gai oro jorratzen du Satrapik, ikuspegi kritiko eta sarri ironiko batetik. Baina Persépolis belaunaldi baten erretratua ere bada, askatasun egarriz dagoen gazteriarena. Askatasun horren ikur dira, adibidez, Satrapik oso gustuko zuen Iron Maiden musika taldea, punkiak, debekatutako idazleak eta abar.

Zuri-beltzezko irudiak ez dira bereziki dramatikoak, baina komikiak kontatzen duen istorioa batzuetan hain da gogorra, hizkiak koadro zurien gainean idatzita ere mila sentipen sortzeko gai izango liratekeela.

(Duela bizpahiru aste komikia oinarri duen Persépolis animaziozko filma estreinatu zen Euskal Herriko zinema aretoetan).

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan