Astekaria

 Txandan 

Benetako Amerika (II)

Igor Estankona

Igor Estankona


2112. alea
2007-11-25
alde 0    kontra 0
Igor Estankona
Igor Estankona

Edo beste Amerika. Amerika bihozbera bezain erreala baita, zoritxarrez, aurka gauzkan Amerika. Hegoaldeko estatuei egindako keinu lez, Esklabo Iheslarientzako Legea onetsi zuten 1850ean: esklabo izandakoak harrapatu eta kotoiaren infernu gorrira itzularazteko modua errazten zien tratulariei. Iparraldeko beltzek legearen aurkako erresistentzia antolatu zuten orduan. Fillmore presidentea auzitara eraman zuten hura sinatzearren, eta Daniel Webster senataria ere bai, babesa ematearren. J. W. Loguen borroka horretan nabarmendu zen. Ugazabaren zaldia harturik egin zuen ihes, eskolatua zen eta abade ari zen Syracusen; lepoko zuria, traje iluna, behar bada eraztun urre-antzeko bat, dena dela… berak esana da:
“Ordua iritsi da sumisio itxura hau utzi eta erronka botatzeko, eta Fillmore jaunari eta Webster jaunari esateko, gure aurkako neurri hori indarrean sartzea gura badute ehiza-txakurrak bota beharko dizkigutela… Nik nire askatasuna zerutik jaso nuen, eta harekin batera aske izateko dudan eskubidea defendatzeko mandatua… Ez dut lege hau errespetatzen –ez diot beldurrik–, ez noa betetzera! Legez kanpo jartzen nau, eta nik ilegala dela diot”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia