2007-11-25 -- 2112.zenb
Irail amaieran aurreratu genuen aurtengo ozono zuloari txikia izango zenaren traza hartzen geniola. Azkenean halaxe gertatu da, azken bost urteotako joera berretsiz. Ozono geruzako zuloaren inguruko alarmak ezin dira oraindik itzali, baina 90eko hamarkadan hartutako neurriek uste baino eragin handiagoa izan dutela baiezta daiteke.
Gero eta froga gehiago dago atmosferako kutsadurak osasunari dakarzkion kalteak zer-nolakoak diren jakiteko. Azken urteotan ikusi den bezala, hirietako poluzioak zenbait hilabete –baita urteak ere– aurrera dezake gaixo batzuen heriotza. Horiez gain, badira txikiagoak izateagatik oharkabean pasatzen diren beste erasan batzuk. Esaterako, gaixotasun kardiobaskularren ondorioz gertatzen diren ospitaleratzeak. Horietan ere, kutsadurak badu zeresanik.
Matraila denoi gorritzen ez zaigun eran zuhaitz guztiek ere ez dute larrazken gorrirako bidea gustuko. Gorritzea arruntatxo-eta muzin egiten dietenek arrea ez bada horia dute helburu. Joera honetako aparejuak ezagunak ditugu: astigar gehientsuenak (zorrotza, arrunta, zuria edo ostartxa, lizar-astigarra...), ezkiak (hostozabala, ilauntsua edo zilarkara, hostotxikia...), sahats eta zumeak, lizarrak, urkiak, gaztainondoak, ginkgoak, hostazuri ugari, indigaztainondoak, platanoak, maaltzak eta sagar-makatzak, gereziondoak, makal zurzuri eta lertxunak, alertzea eta abar. Hasi eta ezin buka, alajaina!
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa