Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-13 16:55:02
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-11-25 -- 2112.zenb

Igor Estankona

Igor Estankona

Edo beste Amerika. Amerika bihozbera bezain erreala baita, zoritxarrez, aurka gauzkan Amerika. Hegoaldeko estatuei egindako keinu lez, Esklabo Iheslarientzako Legea onetsi zuten 1850ean: esklabo izandakoak harrapatu eta kotoiaren infernu gorrira itzularazteko modua errazten zien tratulariei. Iparraldeko beltzek legearen aurkako erresistentzia antolatu zuten orduan. Fillmore presidentea auzitara eraman zuten hura sinatzearren, eta Daniel Webster senataria ere bai, babesa ematearren. J. W. Loguen borroka horretan nabarmendu zen. Ugazabaren zaldia harturik egin zuen ihes, eskolatua zen eta abade ari zen Syracusen; lepoko zuria, traje iluna, behar bada eraztun urre-antzeko bat, dena dela… berak esana da:
“Ordua iritsi da sumisio itxura hau utzi eta erronka botatzeko, eta Fillmore jaunari eta Webster jaunari esateko, gure aurkako neurri hori indarrean sartzea gura badute ehiza-txakurrak bota beharko dizkigutela… Nik nire askatasuna zerutik jaso nuen, eta harekin batera aske izateko dudan eskubidea defendatzeko mandatua… Ez dut lege hau errespetatzen –ez diot beldurrik–, ez noa betetzera! Legez kanpo jartzen nau, eta nik ilegala dela diot”.

hemeroteka

2111. zenbakia | 2007-11-18
2110. zenbakia | 2007-11-11
2109. zenbakia | 2007-11-04
2108. zenbakia | 2007-10-28
2107. zenbakia | 2007-10-21
2106. zenbakia | 2007-10-14
2105. zenbakia | 2007-10-07
2104. zenbakia | 2007-09-30
2103. zenbakia | 2007-09-23
2102. zenbakia | 2007-09-16

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan