2007-11-25 -- 2112.zenb
Laurogeita bost trikuharri inguru ezagutzen dira Araban; Aguraindik gertu, Arabako Lautadako goxotasunean, horien artean ezagunenetakoak diren bi daude: Sorginetxekoa eta Aizkomendikoa. Trikuharri horiek bisitatze hutsa Euskal Herriko txoko eder honetara gerturatzeko nahikoa aitzakia ez balitz, mendi txango erraz bezain ederra osatzea proposatzen dugu, lautada hautsiz mila metrotik gora altxatzen den Entzia mendilerroan barrena. Gozamen itzela eremu berdingabean.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1