Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-13 16:55:02
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-11-25 -- 2112.zenb

Nagore Irazustabarrena

Gela (Grezia), K.a. 456. Eskilo, tragedia grekoaren sortzailetzat jotzen dena, hil zen. Arranoek dortokak jaten dituzte, baina lehenago oskolaren oztopoa gainditu behar dute. Horretarako, dortokari heldu eta, hegan doazela, arroka baten kontra jaurti ohi dute. Bada, arrano batek Eskiloren burua arrokatzat hartu zuen –burusoila zelako agian?– eta dortoka buruan jaurti zion. Urte batzuk lehenago azti batek iragarri zuen Eskilo etxe baten erruz hilko zela, eta oskola dortokaren etxetzat jotzen badugu, iragarpen zuzena egin zuela esan genezake.

guztia irakurri

Homo Habilis, Homo erectus, Homo sapiens. Horixe da orain arte onartu dugun segida genealogikoa. Baina agian, Turkana aintzira inguruan (Kenia) aurkitutako arrastoek onartutakoa errebisatzera behartuko gaituzte. Meave Leakey paleontologoak eta haren alaba Louisek 1,44 milioi urteko matrailezurra aurkitu dute. Orain arte aurkitutako Homo Habilis arrastorik “gazteena” da. Eta horrek esan nahiko luke Homo erectusa ez litzatekeela habilisaren oinordeko izango, matrailezurra baino zaharragoak diren erectus arrastoak aurkitu baitira. Beste froga batzuek, ordea, berriro aurreko teoriara garamatzate. Hortaz, ikerketan asko dago sakontzeko, testuliburuak aldatzen hasi baino lehen.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan