Astekaria

 Bertso berriak 

Alkate aberatsei jarriak

I Alkate aberatsak dira diruzale boto erosle eta proiektu saltzaile. Etxez bete dituzte auzo eta kale inoiz ez dute eman pausorik debalde borrokatzen baitute diruaren alde.

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2112. alea
2007-11-25
alde 0    kontra 0
Aitor Sarriegi
Aitor Sarriegi bertsolaria (Maddi Soroa)
II

Gaur alkateak dira
kategorikoak
geuk botoz, Jaunak eskuz
hautaturikoak.
Ustez ez badira hitz
hauek neurrikoak
informa zaitezte ta
izan kritikoak
zenbat kobratzen duen
zuen herrikoak.

III

Dieta eta prima,
hau kakanahastea!
Liberatua edo
langile askea...
Sailburu zahar edo
kontzejal gaztea
dena da bat eginda
lau irabaztea
gogorragoa baita
lanean hastea.

IV

Herria zerbitzatze
izenean denak
eman zituzten noizbait
zerrendan izenak.
Bi aldiz azaldu ta
jaso hogeirenak
hilabete amaieran
ez dauzka problemak
“zerbitzua” horrela
ulertzen duenak.

V

Enpresa pribatutik
pixka bat harago
aurrera egiteko

Udala han dago.
Baina karguan egon
ezkero luzaro
eskaileran ezin da
joan beherago
erretiratzen dira
maila bat gorago.

VI

Eta bitartean gu,
inutilok pozik
goizero lanera ta
eskertuaz kasik.
Baina nik nola esan
haiei agur hitzik
azkenik ez baitira
lapurrak ez ezik
negozio bateko
langileak baizik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | izenai | 0000-00-00 00:00:00

    alkatea bakarrik ez, alkatearen inguruan dauzenak ere bai

































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia